
Alex Aranburu txirrindulari ezkioarra profesional mailan arituko da datorren denboraldian Jon Odriozolak gidatzen duen Murias taldearekin. Uda partean hiru lasterketa egin ditu goierritarrak Muriasekin ‘stagiare’ gisa: Getxoko itzulia eta Frantziako Tour de Vendée eta Paris-Bourges klasikoak. Orain taldean jarraitzeko gonbitea jaso du.
Azken denboraldia afizionatuen Cafés Baque taldearekin egin du Alex Aranburuk eta hiru garaipen lortu ditu: bata Oiartzungo proban, bigarrena Palentziako Itzuliaren etapa batean, eta hirugarrena Oñatin. Aurretik, 2013an, Espainiako Junior Txapelketa irabazi zuen.