Ordizia errugbi elkarteak lehendakari eta batzarkide berriak aurkitzeko deia egin du
Ostiralean egingo dute urteko batzar orokorra, 19:00etan, Barrenan.
Dei horixe egin du Ordizia errugbi taldeak, “klubeko batzordean dauden hutsuneak betetzeko premia dagoelako. Lehendakari berria ere izendatzeko beharra dago, oraingoak, Kepa Kortak utzi egingo baitu lehenengo lerroko lan hori, arazo pertsonalak medio. Urgentea da laguntzeko eta aurrera egiteko jendea erakartzea”.
Ostiralean, 19:00etan, Ordiziako Barrena kultur etxeko 7. aretoan urteko batzar orokorra egingo dute eta bertan aztertuko dute gaia.
Azken orduko larrialdiko gai horretaz gain, Wade Kelly entrenatzailea bere proiektuaz ariko da, aurreko denboraldiko kirol eta ekonomia arloetako memoriak azalduko dira eta denboraldi berriko aurrekontua ere aurkeztuko da.