Pentsatu, eztabaidatu eta ekin ‘beldur barik!’
Indarkeria prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da Beldur Barik, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako erakundeek hainbat urtez abian dutena. Helburua da gazteen artean hausnarketarako eta ...
Indarkeria prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da Beldur Barik, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako erakundeek hainbat urtez abian dutena. Helburua da gazteen artean hausnarketarako eta eztabaidarako bideak irekitzea gizartearen eraldaketan laguntzeko. Helburua da Beldur Barik jarrera bultzatzea. Egiteko horretan, ikus-entzunezkoen lehiaketa nahiz topaketa dira garantzen diren egitasmoetako bi.
Lehiaketa martxan da
Hain justu ere, 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago lahiaketa. Desberdintasun egoeren artean neskek eta mutilek zein modu ezberdinetan erantzuten duten erakusteko produkzio bidea da ikus-entzunezkoena. Baita, indarkeria sexista adierazpenei Beldur Barik jarrerarekin nola erantzuten dieten erakusteko ere. Irailaren 11n ireki zuten lanak aurkezteko epea eta azaroaren 11n itxiko da. Bakarka nahiz taldeka parte har liteke, eta tarte horretako adinaren arabera bi kategoria osatu dituzte. Iazko edizioan, esate baterako, 224 lan aurkeztu zituzten, guztira 1.357 gaztek hartu zuten parte.
Amurrion, topaketa
Saritutako lanak zeintzuk diren azaroaren 28an ezagutuko da. Aurtengoan Amurrion (Araba) egingo da Beldur Barik Topaketa. Indarkeria sexistaren aurkako borrokan dabiltzan talde eta ugimenduak elkartzea ere badu helburu topaketak. Taldeak eta pertsonak gerturatzea. Jai giroan antolatzen dituzte eztabaidak, prestakuntza tailerrak nahiz bestelako hainbat egitasmo; eta ordura arte egitasmoan parte hartu duten herri ugaritako gazteak elkartzen dira bertan.
Herriz herri
Beldur Barik jarreraren mezua eta filosofia gazteen egunerokora eramateko asmoarekin, udalek zuzeneko lanketak egiten dituzte Berdintasun sailen edo Gazteria sailen eskutik. Horregatik, Goierrin ere, herriz herri hamaika Beldur Barik ekitaldi egingo dituzte.