Proba Bertikalen Kopa irabazi du Idiazabalgo taldeak
Euskal Mendi Federazioak antolatzen duen Bertikalen Kopa Zirkuitoa asteburuan bukatu da, eta taldekako sailkapenean, Gorrotxategi-Idiazabal Kirol Elkartea izan da txapela lortu duena. Guztira bost proba ditu zirkuito honek: Larun, Zegama, Uharte, Anboto eta Araiakoak, hain zuzen ere. Bertan parte hartu duten 35 taldeen artean erregularrena izan da Idiazabalgoa.
Taldeka ez ezik, banakakoan ere lortu dute emaitza onik. Emakumezko beteranoen sailean, esaterako, Inma Aranburu atera da txapeldun, alde handiarekin gainera. Emakumezkoen sailkapen orokorrean berriz, 4. gelditu da Aranburu. Mutilen sailkapen orokorrean ere, Anartz Etxeberriak lan bikaina egin du, 11. postua lortuta.