Ataungo hiru odol emaile saritu dituzte, emanaldi asko egiteagatik
Joan zen larunbatean ospatu zuten Goierriko odol emaileek bailarako festa, Legazpin. Eskualde osoko 75 emaile elkartu ziren Latxartegi zineman. Emanaldi asko egindako pertsonak dira denak ere, odola urtetan eman dutenak. Tartean, Ataungo Odol Emaileen Elkarteak jakinarazi duenez, hiru ataundar ere saritu zituzten.
Rosa Goñik eta Ana Auzmendik 60na ateraldiren aitortza jaso dute. Jose Martin Barandiaran ‘Mantza’ zena ere gogoratu dute. Abutuan hil zen, baina urtetan eman zuen elkartasunagatik Ohorezko Emailearen zilarrezko diploma izendatu zioten.