CAFen irabaziak %26,7 jaitsi dira iaztik
2015eko irailaren 30ean, ekitaldiko irabazi garbia, Sozietateen gaineko Zergaren ondoren, 36,8 milioi eurokoa izan da; hau da, 2014ko aldi bereko irabazia baino % 26,7 txikiagoa.
2015eko ekitaldiko hirugarren hiruhilekoko emaitzak zabaldu ditu CAFek. Eskaera zorrari dagokionean, 2015eko irailaren 30ean, 5.056,7 milioi eurotan zegoen; hau da, aurreko ekitaldiko irailaren 30eko eskabide-zorroa baino % 8,62 gehiagoan.
Dena den, CAF taldeak, 2015eko irailaren 30ean, Negozio Zifraren Zenbateko Garbia 935,4 milioi eurokoa izan da; hau da, 2014ko irailekoa baino 121,6 milioi euro gutxiagokoa (% 11,5). “Jaitsiera hori Brasilgo errealak, euroarekin alderatuta, izan duen debaluazioak eta industria-jarduera txikiagoa izateak eragin dute”, dio CAFek bidalitako oharra. Hala ere, esportazioei dagokien negozio-zifraren ehunekoa % 81,5ekoa izan dela nabarmendu nahi izan du.
Ekitaldiko irabazia CAFek emandako datuen arabera, 2015eko irailaren 30ean, Sozietateen Zerga aurretik Ekitaldiko Irabazia 51,4 milioi eurokoa izan da; 2014ko aldi bereko irabazia baino % 19,2 handiagoa. “Zifra horrek aurreko urteko bederatzi hilabeteko aldiak baino 18,8 milioi euro gehiagoko gastua biltzen du, gertatutako kanbio-aldeak direla-eta, batez ere, euroarekiko Brasilgo errealak debaluazioa izan duelako”.
2015eko irailaren 30ean, ekitaldiko irabazi garbia, Sozietateen gaineko Zergaren ondoren, 36,8 milioi eurokoa izan da; hau da, 2014ko aldi bereko irabazia baino % 26,7 txikiagoa. Bestetik, sozietate nagusiari egotzitako irabazia 35,8 milioi eurokoa izan da; 2014. urteko aldi bereko irabazia baino % 25,4 txikiagoa.
CAFen proiektuak CAF garatzen ari den proiektuak ondorengoak dira.- Aldirietako unitateen hornikuntza Trieste eta Barirako (Italia), Sao Paulorako (Brasil) eta Euskotrenerako.
- Trenak Estatu Batuetako Amtrak enpresarako, Herbeheretarako, Italiarako, Mexikorako, Norvegiarako eta Saudi Arabiarako.
- Bidaiarien kotxeak Eskoziarako.
- Tranbiak Houston, Cincinnati, Kansas, Boston, Friburgo, Tallin, Budapest, Saint Etienne, Utrecht eta Luxenburgo hirietarako.
- Metro-unitateak Bukarest, Medellín, Txileko Santiago, Istanbul eta Helsinkirako.













