Peajearen kontra 2011n egindako protesta.
Garraiolarien Hiru sindikatuak deituta, Etzegarateko peajeren kontra protesta egingo dute larunbat honetan. Gipuzkoa zeharkatuko duen kamioi ilara egingo dute. Goizeko 09:00etan, Lasarte-Oriatik abiatuko dira, eta Tolosaldea eta Goierri zeharkatuz, Etzegarateraino joango dira. Beasaindik, 10:00etan pasako dira, Suministros Loinaz parean.
Etzegaraten peajea jartzeko aukera aztertzen hasi ziren unetik, neurri honen kontra agertu izan da Hiru sindikatua, eta 2011. urtean, antzeko protesta bat egin zuten. Izan ere, neurri honek batez ere garraiolari autonomoak kaltetuko dituela uste dute.
Gipuzkoako Batzar Nagusietan ere eztabaida askotarako eman du gaiak. Joan den irailean, Aintzane Oiarbide Azpiegitura diputatuak, proiektu hori «aldundiaren lehentasunetako bat» dela azaldu zuen.