Bazkarirako txartelak aurrez erosi behar dira.
Larunbatean ospatuko dute Beasainen libre eguna.
Arranoren itxiera salatzeko eta epaiketa politiko gehiagorik ez egiteko eskatzeko, larunbatean Beasainen, Libre eguna ospatuko dute. Izan ere, azaroaren 23an, Eusebio Lasa eta Asier Imaz herritarren epaiketa hastekoa da Madrilen.
13:00etan ekitaldia egingo dute, Arrano kultur elkartean, eta ondoren Libre triki poteoa.
14:30ean, berriz, kantu bazkarian elkartuko dira Loinazko San Martin plazaren azpian. Menestra, haragi gixatua eta izozkia izango dute menuan. Txartelak aurrez erosi behar dira, Basakana, Antzizar eta Xuber tabernetan. Langileak 15 euro eta langabetuek 10 euro ordaindu beharko dute.
Amaitzeko, 23:30ean, Olarius&Brothers rock dj-a ariko da Arrano tabernan musika jartzen.
Elkarretaratzea bihar
Presoen eskubideen aldeko hileko azkeneko ostiraleko elkarretaratze berezia egingo dute bihar, 19:30ean Bideluze plazan. Euria egingo balu, plaza azpian.