Xabier Erostarbe pilotari urretxuarra fitxatu du Aspek
Azaroaren 22an debutatuko du Urretxuko Ederrenan
Xabier Erostarbe urretxuarrak Aspe enpresarekin jokatuko du datorren hiletik aurrera. 21 urteko atzelari honen debuta Urretxun bertan izango da, Ederrena pilotalekuan, azaroaren 22an ziur aski. Binakako Promozio Txapelketan ariko da, baina aurretik partida batzuk jokatuko ditu.
Erostarbek 21 urte ditu eta 1,90 metroko garaiera. Eskuina da, baina ezkerrez ere ondo aritzen da. Urretxuko pilota eskolan abiatu zuen bere pilotari ibilbidea, eta Aspera iritsi aurretik Amezketako Zazpi Iturri klubean ibilitakoa da, Jaka, Tolosa, Altuna eta Irribarriarekin batera.