Xabier Mendigurenek 'Hiru sopranoak' liburua aurkeztu du
Haurrentzako liburua da. Alex Orbek egin du ilustrazio lana.
Elkar argitaletxearen Xaguxar bildumaren barruan, Xabier Mendiguren idazle beasaindarrak liburu berria aurkeztu du gaur Bilbon: Hiru sopranoak. Haurrentzako liburua da eta Alex Orbek egin du ilustrazio lana.
Aisha, Aiora eta Ane futboleko lagunak dira, guztiz desberdinak itxuraz eta izaeraz, baina adiskide onak. Entrenamenduetatik eta partidetatik kanpo, hala ere, bakoitzak bere bizitza, bere historia eta bere arazoak ditu. Istorioa irakurriz d