Zirika irratiak 25 urte beteko ditu abenduan
Guatekea egingo dute azaroaren 7an urteurrenaren ospakizunekin hasteko
Idiazabalgo Zirika Irratiak 25 urte beteko ditu abenduan, baina datorren astean bertan hasiko dituzte ospakizunak. Azaroaren 7an, larunbata, irratian aritutako guztiak elkartu eta bazkaria egingo dute, eta arratsaldean, herritar eta lagun guztiei irekitako guatekea egingo dute.Guraso Elkarteko aretoan izango da festa, 19:00etatik aurrera. Jon Urbieta DJa arduratuko da guatekea animatzeaz, garai guztietako musika jarriz. Luntxa ere egongo da eta sorpresa ugari ere bai, antolatzaileek aurreratu dutenez,Zirika Irratiko kideek dei egiten diete idiazabaldar guztiei 25. urteurreneko festa honetara agertzeko.