Jose Antonio Azpiazu legazpiarrak 'Y los vascos se echaron al mar' aurkeztuko du
Jose Antonio Azpiazu historialari legazpiarrak Y los vascos se echaron al mar liburua aurkeztuko die bihar komunikabideei. Aurkezpen soziala hilaren 26an izango da, 18:30ean, Elkar aretoan. Areto hau Alde Zaharreko Fermin Calbeton kaleko 21 zenbakian dago. Liburu honen helburua itsasoak euskaldunon historian eduki duen garrantzia aldarrikatzea da.