Klak!son taldeak disko berria aurkeztuko du ostiralean Antzuolan
Denboraleak da diskoaren izena, eta taldearen hirugarrena da. Ostiralean Antzuolako Aitz Garbi tabernan egingo dute aurkezpena, 18:00etan. Klak!son taldeaz gain, Isuo Sasiia bakarlariaren zuzeneko emanaldia izango da aurkezpen ekitaldian. Antzuolako, Urretxuko
Denboraleak da diskoaren izena, eta taldearen hirugarrena da. Ostiralean Antzuolako Aitz Garbi tabernan egingo dute aurkezpena, 18:00etan. Klak!son taldeaz gain, Isuo Sasiia bakarlariaren zuzeneko emanaldia izango da aurkezpen ekitaldian.
Antzuolako, Urretxuko eta Zumarragako musikariek osatzen dute Klak!son. Hiru dira Urretxu-Zumarragakoak: Aritz Ormazabal, Asier Alkorta eta Mikel Arriaran. Ostiralean taldekideei egindako elkarrizketa argitaratuko du Goierriko Hitzak paperean, disko berriaren inguruan.