Presoen salbuespen egoera salatzeko bilkura deitu dute Ordizian
Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota du 20 preso politikok Euskal Herrira gerturatzeko egindako eskaera; eskaera horien tartean zen Pako Mujika ordiziarrarena ere. Horren aurrean, Ordiziako Sortuk «preso politikoei ezartzen zaien salbuespen politikekin amaitzeko» eskatu du. Sorturen arabera, “beste behin, PPren esanetan dagoen tribunal espainiar batek, gure presoen eta gatazkaren konponbidearen aurkako estrategia” aplikatzearen aldeko hautua egin du.
Hori guztia salatau eta Mujikaren eta beste 400 preso politikoren eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea deitu dute. Ordiziako plazan bilduko dira ostegun honetan, 19:00etan.