Kizkitzan auzolana egingo dute larunbatean
Erretegia hobetu, eta Done Jakue bideko maskor bat ere jarriko dute
![Kizkitza](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/11/Kizkitza.jpg)
Kizkitzan erretegia hobetuko dute
Bihar, larunbata, udazkeneko auzolana egingo dute Itsason, Kizkitzan. Urtean zehar hiru auzolan egun antolatzen dituzte: udaberrian, udan eta udazkenean. Aurreko biak San Lorenzo Ermitan gauzatu zituzten. Oraingoa, ordea, Kizkitzan egingo dute. Eguerdiko 14:30etan abiatuko dira Itsasotik, eta iluntze alderako bueltatuko dira herrira.
Hobekuntzak urtez urte Pilare Muxika ItsasobHerria Elkarteko kidearen ustetan,Kizkitza Itsasoko herritarrentzat «auzolanaren ikurra» da, hobekuntzak egin behar izan direnean herriak parte hartzen baitu. 96-97 urte bitartean jarri zituzten plazako mahaiak, erretegia eraiki zuten, eta pago batzuk ere landatu zituzten. Orain, baina, gauza batzuk hobetzeko daudela azaltzen du. Udazkenarekin batera, eguraldia medio, zuhaitzetako adarrak puskatu eta erori egiten direla azaltzen du, eta horiek bildu eta jasoko dituztela. Horrez gain, badaude hobetuko dituzten beste puntu batzuk, esaterako, erretegia. Kizkitzako erretegiak erabilera handia izan du azken urteotean, eta herdoilak jota daude zati batzuk. Tximinia eta tximini-kanpaia ere erdi erreta daudela azaltzen du, eta horiek konpondu eta aldatzeko aprobetxatuko dute larunbateko irteera.
Ondarea babestu beharra 20-30 pertsona inguru bildu ohi dira auzolanetan. Muxikak horren garrantzia nabarmentzen du. «Herriko ondarea zaindu egin behar dugu, gurea sentitzen dugu Kizkitza, elkartasun baten adierazpidea da». Auzolanaz haratago doan zerbait dela sentitzen du, bizikidetzaren isla, giza elkartasunaren adierazle. Horregatik uste du oso garrantzitsua dela herritar guztien artean zaintzea eta mantentzea, belaunaldiz belaunaldi. Bestalde, aurten bestelako berrikuntza bat ere izango dute. Nazario Maiz lasalletarrak Done Jakue bidean berak egindako harrizko maskorra jarriko du Kizkitzan. Maizek aurrez ere jarri zituen Itsason pare bat maskor, iaz, esaterako Urteaga Haundian eta Mandubiko Bentan jarri zituen. Beharrezko material guztia bildu, eta Itsasotik 14:30ean aterako dira. Auzolana amaiturik, iluntzen hasten denean berriz ere herrira jaitsiko dira gaztainak eta merienda jatera