Aratz Urkiak eta Mikel Aranburuk irabazi dute Kimu elkartearen mus txapelketa
Ostiral iluntzean Idiazabalgo Kimu elkarteak antolatutako mus txapelketan hamasei bikotek hartu zuten parte eta Aratz Urkiak eta Mikel Aranburuk, Kuzta Txikik, irabazi zuten txapela. Elkarteko bazkideen arteko lehenengo bikotea, berriz, Iraitz Urkiak eta Ander Gerestak osatutako izan zen.
Asteburuan oroimenaren aldeko ekitaldi gehiago ere egin dituzte Idiazabalen: mendi buelta eta bazkaria, besteak beste.