Bihar hasiko da Beasaingo Arrakasta taldearen mendi astea
Bihar hasi eta larunbatera bitartean, Arrastaka mendi taldearen mendi astea izango da Beasainen. Igartzako jauregian izango dira ikus entzunezko guztiak, 19:30ean.
- Astelehena 9: Ekintzaz betetako urte bat ikus entzunezkoa eskainiko du Arrastaka Mendi Taldeak. Mendiko segurtasunaren inguruan egindako ikastaroak eta urtean zehar igotako mendiak, eskaladak edo zeharkaldiak agertuko dituzte.
- Asteartea, 10: Unai Mendia eta Davil Lopezek Eskaladaz betetako bizitza ikus entzunezkoa eskainiko dute. Izotzetan eta harkaitzetan ibilbide luzea egindakoak dira biak.
- Asteazkena, 11: Iban Gonzalezen Eskia Norvegian eta Pirinioetan ikus-entzunezkoa ikusgai izango da.
- Osteguna, 12: Josema Casimiroren K2, mendirik mendiena ikus entzunezkoa ikusteko aukera izango da. 1986an Josema Casimirok eta Mari Abregok K2, munduko bigarren mendi garaiena igo zuten.
Larunbatean, eskalada Hilaren 14an, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era, Antzizar kiroldegiko rokrodomoan eskalada saioa egingo dute.