Finalista Eguna ospatu du Beasainen Aizkorri Mendizale Elkarteak.

Murumendira igo dira Beasaingo mendizaleak.
Mendizale txikienen artean mendizaletasuna suspertzeko helburuarekin, Beasaingo Aizkorri Mendizale Elkarteak Finalista Eguna ospatu du gaur goizean. Ikasturtean zehar mendi irteetan parte hartu duten eskolaumeak saritu nahi izan dituzte festarekin. Garinen izan da sari banaketa ekitaldia.
Baina aurretik, 08:30an, Bideluze plazatik abiatuta, Murumendira igo dira mendizaleak. Handik, Garina jaitsi dira eta txistulariek egin die ongi etorria.