540 goierritarrek parte hartu dute Behobia-Donostian
Aurten 540 korrikalari goierritarrek bukatu dute Behobia-Donostia proba, iaz baino 54 gutxiagok. Jendetzak eta beroak markatutako lasterketa izan da aurtengoa, eta denborak ere, beste batzuetan baino apalagoak izan dira orokorrean
Lasterketa ezagunaren 51. edizioa Carles Castillejo kataluniarrak irabazi du, 1:01:12ko denbora eginda; emakumezkoetan berriz, Raquel Gomez espainiarra (1:13:38) izan da azkarrena.
Goierritarren sailkapenak
Goierritarren artean denborarik onena Jon Otermin urretxuarrak egin du, 1:10:46 denborarekin. Sailkapen orokorrean 38. postuan helmugaratu zen. Iaz ere, lehen goierritarra izan zen Otermin. Imanol Oiarbide ordiziarra izan da eskualdeko bigarrena (1:13:05), eta goierritarren podiuma Koldo Agirre beasaindarrak osatu zuen (1:14:27).
Emakumezkoetan, lehena Ormaiztegiko Naroa Sagarna izan zen 1:35:04ko denborarekin. Bigarren, Garazi Lorenzo ordiziarrak 1:36:19an osatu zuen lasterketa. 1:38:29 markarekin brontzea lortu zuen Amaia Larreategi beasaindarrak.
Junior mutiletan Beasaingo Aitor Ormazabal izan zen lehena, 1:31:47ko denborarekin. Junior nesketan,berriz, Segurako Aiara Garaialde hirugarren izan zen kategorian, eta goierriko lehena ere izan zen (1:42:52).
Eskualdeko lehen gizonezko beteranoa David Huebra izan zen. 1:14:59an osatu zuen ibilbidea zumarragarrak. Nesketan, Amaia Irastorza beasaindarra izan zen lehena ordu eta 43 minuturekin.
- Argazki galeria: Irutxuloko Hitza