Asier Santanak zuzenduko du gaur Realaren entrenamendua, Eusebio iritsi aurretik
Realak entrenatzaile berria du, Eusebio Sacristán, FC Barcelonako jokalari ohia. Azken boladako emaitza kaxkarren eraginez, Realak David Moyes entrenatzaile kargutik kentzea erabaki dute, eta gaur bertan iragarri dute Eusebio izango dela haren ordezkoa. Bitartean klubean gelditzen den hutsunea, Asier Santana idiazabaldarrak beteko du, eta bera izango da gaur, Realaren entrenamendu saioa zuzenduko duena. Hemendik aurrera ere, Realean jarraituko du, hirugarren entrenatzaile moduan.
Eusebio futbol jokalari ezaguna izan zen 80ko eta 90eko hamarkadetan. Besteak beste, Athletico Madrilen edo urterik onenak egin zituen Barcelonan jokatu zuen. Entrenatzaile karneta atera ondoren, Barcelonaren azpiko taldeetan eta Celtan aritu izan da.