Larunbatean Kizkitzara igo ziren bertako erretegia hobetzera, eta Done Jakue bideko maskorra jarri zuten
Auzolana egin zuten larunbatean Kizkitzan. Izan ere, eguraldia medio, zuhaitzetako adarrak puskatu eta erori egiten dira, eta horiek bildu eta jasoko zituzten. Horrez gain, beste puntu batzuk ere hobetu zituzten, esaterako, erretegia. Kizkitzako erretegiak erabilera handia izan du azken urteotean, eta herdoilak jota daude zeuden batzuk.
Tximinia eta tximini-kanpaia ere erdi erreta zegoen, eta hori
konpondu eta aldatzeko aprobetxatuko zuten larunbateko irteera. Bestalde, Done Jakue bideko maskorra ere jarri zuten. Pilare Muxika ItsasobHerria Elkarteko kidea pozik azaldu da larunbateko irteeraren emaitzekin: “Eguraldi paregabea izan genuen, eta aurreikusitako lan guztiak egin dira”.
Jende ugari bildu zen laguntzera, eta iluntzean, Itsasoko eliz atarian afari-merienda egin zuten. Hemen
argazki galeria: