Bi pertsona atxilotu dituzte Urretxun emakumezko bat jo eta atxikitzeagatik
Ertzainek 37 eta 47 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten igande goizean Irimo enpresan emakume bat jipoitzeagatik eta bere borondataren aurka atxikitzeagatik. 07:00ak baino lehenxeago emakumeak Ertzaintzara deitu zuen, bi gizonezkok
Ertzainek 37 eta 47 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten igande goizean Irimo enpresan emakume bat jipoitzeagatik eta bere borondataren aurka atxikitzeagatik. 07:00ak baino lehenxeago emakumeak Ertzaintzara deitu zuen, bi gizonezkok gau osoa atxikituta eduki zutela esateko. Itxuraz, biktimak atxilotuetako bat ezagutzen zuen eta berarekin eta honen lagunarekin joan zen gaua pasatzera. Pabilioian eztabaidan hasi ziren eta bi gizonezkoek emakumezkoa jipoitu zuten, lapurtu egin zioten eta alde egitea eragotzi zioten. Ihes egitea lortu zuen, Ertzaintzara deitu zuen eta pabilioaren kanpoaldean ertzainekin elkartu zen. Ertzainak pabilioira sartu ziren, bi susmagarriak atxilotu zituzten eta epailearen esku utzi zituen.