Borja Blancok irabazi du Legazpiko egutegiko urriko zozketa
Legazpiko Udalak hilero bere egutegiarekin lotutako galdera bat egiten du eta erantzun zuzena asmatzen dutenen artean 50 euroko bale bat zozketatzen du. Erantzuna egutegian bertan aurkitu daiteke eta udalaren webgunearen bidez edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda parte hartu da. Aurtengo egutegia herriko saltoki beteranoei buruzkoa da eta urriko zozketa Borja Blancok irabazi du. Bere amak jaso du saria. Hauxe zen galdera: “Burdindegia izan nintzen, eta orain, glamourra dut gustuko”. Erantzun zuzena Alberdi-jantzi denda da. Azaroko galdera honakoa da: “Arrue orga ezagunak eskura jarri zizkien garaiko guraso guztiei”.