Hemezortzi bertsolari ariko dira lehian. Gipuzkoako bertso txapelketako finalerako zortzi txartel daude jokoan.
Iñaki Apalategik Tolosan jokatuko du final erdietako saioa.
Gipuzkoako bertso txapelketako final laurdenetako bost saioak jokatu ondoren, argitu da final erdietara sailkatu diren hemezortzi bertsolariak nortzuk izango diren. Tartean dira bi goierritar: Iñaki Apalategi beasaindarra eta Nerea Elustondo legazpiarra. Biak saio berean ariko dira: Tolosan, azaroaren 29an. Finalerako zortzi txartel egongo dira jokoan.
Sailkatuak
Beñat Gaztelumendi (Zuzenean)
Agin Laburu (Zuzenean)
Nahikari Gabilondo (Zuzenean)
Ander Lizarralde (Zuzenean)
Unai Agirre (Zuzenean)
Iñaki Gurrutxaga
Felix Zubia
Iñaki Apalategi
Alaia Martin
Beñat Iguaran
Nerea Elustondo
Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”
Jon Maia
Beñat Lizaso
Jon Martin Etxebeste
Unai Gaztelumendi
Oihana Iguaran
Mikel Artola
Finalaurrekoetako taldeak
Zarautzen, azaroaren 22an
Agin Laburu, Ander Lizarralde, Alaia Martin, Beñat Iguaran, Beñat Lizaso eta Unai Gaztelumendi.
Tolosan, azaroaren 29an
Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre,
Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo, Jon Martin eta Oihana Iguaran.
Eibarren, abenduaren 6an:
Nahikari Gabilondo, Iñaki Gurrutxaga, Felix Zubia, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Jon Maia eta Mikel Artola.