Libre Asteburua egingo dute Seguran
Azaroaren 23an hasiko da 5 goierritarren aurkako epaiketa
Azaroaren 23an emango diote hasiera Espainiako Auzitegi Nazionalean 04/08 sumarioa edo EHAK eta ANVren aurkako epaiketari. 35 auzipetu daude, tartean 5 goierritar: Eusebio Lasa, Asier Imaz, Peio Galvez, Egoitz Apaolaza eta Karmele Aierbe. 2005etik 2007ra bitartean egindako lan politikoagatik ETAko kide izatea egozten diete. Urtarrilean eman behar zioten hasiera sumarioaren epaiketari, baina atzeratu egin zuten euskal presoen abokatuen kontrako polizia operazioagatik. Auzipetuei “babesa eta elkartasuna” adierazteko Libre Asteburua antolatu dute larunbaterako Seguran. Honakoa da egitaraua:
- 12:00: Zapi pintaketa
- 13:00: Ekitaldi nagusia
- 14:30: Bazkari girotua
- 17:30: Eskualdeko elkarteen jarduerak
Auzipetuei babesa adierazteko, gonbita luzatu die goierritar guztiei. Bazkarirako txartelak Goierriko herrietako ohiko lekuetan egongo dira eskuragai.