4/08 sumarioko epaiketa atzeratu dute: abenduaren 3an hasiko da
5 goierritar epaituko dituzte: Eusebio Lasa, Asier Imaz, Peio Galvez, Egoitz Apaolaza eta Karmele Aierbe
Azaroaren 23an hastekoa bazen ere, berriz ere atzeratu egin dute 4/08 edo EHAK eta ANVren aurkako epaiketa. Abenduaren 3a da ezarritako data. 35 auzipetuetatik bost goierritarrak dira: Eusebio Lasa, Asier Imaz, Peio Galvez, Egoitz Apaolaza eta Karmele Aierbe.
Auzipetuei babesa eta elkartasuna adierazteko Libre Asteburua antolatu dute Seguran larunbaterako.