Indianoren oroimenezko plaka jarri dute Zumarragako Udaletxean, Memoriaren Eguneko ekitaldian
Azken urteetan bezala, Zumarragako Udalak ekitaldia egin du gaur, Memoriaren Egunean. PSE-EEko eta EAJko ordezkariak izan dira bertan, baita biktimen senitartekoak ere. Udaletxeko arkupeetan egin diete harrera senitartekoei, eta denak
Azken urteetan bezala, Zumarragako Udalak ekitaldia egin du gaur, Memoriaren Egunean. PSE-EEko eta EAJko ordezkariak izan dira bertan, baita biktimen senitartekoak ere. Udaletxeko arkupeetan egin diete harrera senitartekoei, eta denak batera joan dira udaletxe atzeko oroimenaren monolitora. Lore eskaintza eta bost minutuko isilunea egin dituzte bertan.
Bost biktima oroitu dituzte gaurkoan: Jose Maria Perez, Ramon Ledo, Manuel Indiano, Iñaki Mendiluze eta Isidro Etxaniz. Ekitaldian izan dira Indianoren emaztearen alaba, Mendiluzeren ama eta izeba, eta Etxanizen arreba.
Batzar aretoan irakurri duen adierazpenean, honela esan du Serranok: “ez dago hilketa bat justifika dezakeen arrazoi politikorik; hiltzea beti dago gaizki”. Horregatik, biktika guztiek “egia, justizia eta erreparazioa” merezi dituztela adierazi du, eta konpromezua hartu du “talde terroristen eta poliziaren gehiegikerien biktima guztiek errekonozimendu, memoria eta ordaina izan dezaten lan egiteko”.
Manuel Indianoren oroimenezko plaka
Aurtengo ekitaldia, gainera, berezia izan da. Izan ere, Indianoren oroimenezko plaka agerian utzi dute udaletxeko batzar aretoko sarreran. Zumarragako Udaleko zinegotzia zen Indiano 2000. urtean ETAk hil zuenean. Mikel Serrano alkateak hunkituta hitz egin du alderdikide izan zuenaz, eta errekonozimendua “behar baino beranduago” etorri bada ere, beharrezkoa zela esan du.
Ayeisha Gonzalezek, Indianoren emaztearen alabak, esker oneko hitzak izan ditu plakagatik. “Gutxika bada ere, pausoak ematen ari dira biktimen sufrimendua errekonozitzeko, eta hori beharrezkoa da ahanzturan gera ez gaitezen”, esan du.
ARGAZKI GALERIA flickr-en: https://www.flickr.com/photos/131184127@N04/albums/72157661019285872