Tomas Barrios, 104 urteko Beasaingo aitona.
Tomas Barriosek, Beasaingo aitonak, 104 urte bete ditu aste honetan; San Martin egunean, azaroaren 11n, zehazki. Salamancakoa da jaiotzez, Masueco herrikoa, baina Beasainen bizi da aspalditik.
Beasaingo Udalak Barrios zoriondu zuen bere urtebetetze egunean, lore sortarekin eta oroigarriarekin.