Emakumeen indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren inguruko ekitaldiak aurkeztu dituzte udaletxean.
Beasaingo hainbat eragile eta talde elkarlanean ariko dira datozen bi asteetan, emakumeenganako indarkeria salatzeko helburuarekin. Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna oinarri hartuta, azaroaren 17an, 20an, 25ean eta 27an, ekitaldi osagarriak antolatu dituzte Beasainen.
Azaroak 17, asteartea.
18:30. Berdintasun Foroak antolatuta,
performance bat egingo dute,
word cafe antzerki laburrekin.
Kontrola ez da maitasuna gaia landuko dute era berezi batean. Zubimuzu plazan izango da.
Azaroak 20, ostirala.
17:30. Irakurle taldeak antolatuta, Anjel Lertxundiren
Zoaz infernura, laztana liburua irakurri eta taldean emakumeen indarkeriaren aurkako hausnarketa egingo dute. Igartzako jauregian elkartuko da taldea. Dagoeneko 40 lagun ari dira liburua irakurtzen. Gazteen irakurle taldeko kideek ere bat egin dute.
Azaroak 25, asteazkena.
19:00. Asmubek antolatuta, elkarretaratzea egingo dute Zubimuzu plazan.
Azaroak 27, ostirala.
18:30. Herriko eragile desberdinek antolatuta, literatur saio artistikoa egingo dute, Gernika pasealekuko pilotalekuan.
Argazki erakusketa berezia
Argizpi elkarteko argazkilarien laguntzaz, emakumeenganako indarkeria salatzeko argazki erakusketa berezia jarriko dute herriko hainbat erakusleihotan.