ELAk lan-miseria salatzeko kanpaina abian jarri du
ELAk prentsaurrekoa eman du gaur goizean Legazpin prekarietatearen eta lan-miseriaren aurkako kanpaina egingo duela iragartzeko. Botere politiko eta ekonomikoek enpresen irabazien aldeko apustua egin dutela salatuko dute. Aldi berean, sindikatuen eta borroka sindikalaren balioa aldarrikatuko dituzte. Horretarako, kartelak jarriko ditu industrialdeetan eta kaleetan eta informazio foiletoak banatuko dituzte. Gaur bertan hasiko dira kartelak jartzen Legazpi, Urretxu, Zumarraga, Beasain, Ordizia, Lazkao eta Idiazabalen.