Beasaingo truke azoka, iaz.
Loinazko San Martin plazaren azpia, jostailu kooperatiboen erakusleihoa izango da bihar. Jostailuak ezagutzeaz gain, erosteko gunea ere jarriko du Aisi Hezi elkarteak.
Hiru gunetan banatuko dute tailerren eremua: 5-6 urte, 7-9 urte eta 10-12 urte. Haurrek zein gurasoek elkarrekin jolasteko aukera izango dute. Tailerrak 12:00etatik 13:30era eta 17:30etik 19:30era egingo dituzte. Erakusketa eta salmenta. berriz, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era.
Nerabeen komunikazioa
Datorren asterako beste ekintza bat ere antolatu dute Irriargi Elkarteak eta Aisi Hezik: Komunikazioa eta harremanak nerabeak dauden familietan gaia lantzeko ikastaroa. Nerabeei eta gurasoei zuzendua da. Alde bakoitzak bere kezkak agertuko ditu, eta elkar hobe ulertzeko zubia eraikitzen saiatuko dira. Nerabeen saioa izango da lehena, ostiralean 17:30ean, Eizu gaztelekuan.
Gurasoei zuzendutakoa Ondo bizi nahi? Zer eskatzen diezu ingurukoei? Tratu onak sustatuz tailerra izango da, larunbatean, 11:00etan, leku berean. Larunbatean, azkenik, arratsaldeko 18:00etan, Igartzako jauregia, Etzak lo hartu antzerkia ikusi eta ikastaroetan landutakoa elkarbanatzeko gunea izango da. Ikastaroan parte hartzeko azaroaren 17rako eman behar da izena (
www.irriargi.com –
www.beasain.eus).