Kantautoreen gaua izango dute gaur, eta bihar, patinete txapelketa eta rock taldeen kontzertuak .Azaroan zehar ekitaldi ugari egingo dituzte urteurrena ospatzeko.
Colapso talde beasaindarrak joko du larunbatean
Ordiziako gaztetxeak 29. urteurrena ospatuko du; hirugarrena eraikin berria hartu zutenetik. Hala,
26+3 lemapean, ekitaldi sorta antolatu dute azarorako. Kontzertuak, mus eta paella txapelketak eta bestelako ekitaldiak izango dira datozen asteburuetan.
Gaur hasiko dira ospakizunekin, eta estreinaldirako, kantautoreen gaua antolatu dute. Hala, Donostiako Gari eta Oiartzungo Iragorri kantariak etorriko dira gaztetxera, 22:00etatik aurrera.
Bihar berriz, arratsaldetik hasiko dira ekitaldiak. 17:00etatik aurrera, patinete lasterketa egingo dute. Gauean, kontzertuak izango dira, Barracuda eta Colapso taldeekin.
Datorren asteburuan, gehiago
Gaztetxearen urteurreneko ekitaldiek datorren asteburuan jarraituko dute. Hilaren 20rako Rap Gaua antolatu dute, Agresion Verval, Artilleria Pesada eta Uno Porciento taldeekin.
Hilaren 21ekoa izango da urteurreneko ekitaldien egun nagusia, eta egitarau betea prestatu dute. Goizetik hasita, grafitilariak eta paella txapelketa izango dira. Bazkaria eta hanka-tenis txapelketa izango dituzte gero. Turbofuckers, Rabia Xabaz eta Boot Boys taldeen kontzertuekin bukatuko dute eguna.
Urteurreneko ospakizunen egitaraua ixteko, mus txapelketa ere egingo dute, hilaren 27an.