Argixaoko anexoa estreinatu dute
Gaur goizean Argixaoko anexoa estreinatu dute. Urolaren eta Idiazabalen haur mailako taldeek jokatu dute lehen partida. Urolaren aspaldiko eskaerari erantzuna emanez, Zumarragako Udalak belar artifiziala jarri du anexoan. Aldundiaren diru-laguntza
Gaur goizean Argixaoko anexoa estreinatu dute. Urolaren eta Idiazabalen haur mailako taldeek jokatu dute lehen partida. Urolaren aspaldiko eskaerari erantzuna emanez, Zumarragako Udalak belar artifiziala jarri du anexoan. Aldundiaren diru-laguntza izan du eta Futbol Federazioarena izatea ere espero du. Obrak oraindik ez daude bukatuta: aldagelak egitea eta zelai nagusia eta anexoa lotzen dituen bidean porlana botatzea falta da. Inaugurazio ofiziala abenduan izango da, seguru aski.
Jon Alustiza Urolako presidentea “oso pozik” azaldu da gaur goizean. “Astelehenetik aurrera Urolaren talde batzuk hemen entrenatuko dute. Oraingoz partida guztiak behean jokatuko ditugu, aldagela berriak behar baititugu horrenbeste partida batera jokatu ahal izateko. Dena den, Santa Lutzi bezperan goran ere partidak jokatuko dira. Asteburuko partida guztiak larunbatean jokatuko ditugu igandean Santa Lutzi egunaz gozatu ahal izateko”.
Udalari eta zuzendaritzako kideei eskerrak eman dizkie. “Krisi garaian anexoan belar artifiziala jartzea lortu dugu. Zuzendaritzako kideen lanari eta udalaren eta Aldundiaren laguntzari esker lortu dugu”.