Beasaingo Udalak Parisko atentatuak gaitzesteko elkarretaratzea egingo du astelehenean
Beasaingo Udalak “bete-betean gaitzesten ditu Pariseko atentatuak, eta euskal gizartearen aldarriarekin bat eginez eta lehendakariaren deiari eutsita”, astelehenean, azaroak 16, 19:00etan, bost minutuko gaitzespenerako elkarretaratze isilerako dei egin nahi du.
Biktimen senideei eta adiskideei elkartasuna adieraztearekin batera, “Beasaingo Udalak besarkada solidarioena eta hurbiltasun sentipen sakonena bidali nahi dio Pariseko hiriari eta Frantziako herri osoari”.