Gabirian azaroaren 22an egingo da errezil sagar feria, ez bihar
Gabiriako errezil sagar lehiaketa eta baserriko gaien azoka azaroaren 22an izango da. Normalean azaroaren hirugarren igandean izaten bada ere, aurten laugarrenean kokatu dute antolatzaileek. Horrek nahasketa eragin du zenbait hedabidetan eta gunetan, eguna gaizki emanez (“hirugarren igandea” aipatu izan da). Antolatzaileek gaur argitu dute feria ez dela bihar egingo, hurrengo igandean baizik, azaroak 22.
Hala, nekazaritzarekin lotutako azoka bat izango da hurrengo asteburuan ere Goierrin, Mutiloakoaren (azaroaren 1a) eta Zegamakoaren (gaur) ondotik.