«Urbiako egonaldiak indarberritu egiten nau, baina itsasoa faltan sumatzen dut»
Eli Arrillagak (Zarautz, 1960) administrari-ikasketak egin zituen. Ardiak zituen baserri batera ezkondu zen eta artzaintzaren mundua gustatu zitzaion. 25 urterekin alargun gelditu ...
Eli Arrillagak (Zarautz, 1960) administrari-ikasketak egin zituen. Ardiak zituen baserri batera ezkondu zen eta artzaintzaren mundua gustatu zitzaion. 25 urterekin alargun gelditu zen eta bere alabarekin Aizarnazabalgo baserri batera joan zen. Ondoren, Mikel Etxezarreta zegamarrarekin ezkondu zen eta Aizpea erosi zuten.
Gazta, ketua ala ketu gabea?
Goierrin jendeak ketua nahi du, baina ni kostaldekoa naiz eta ketu gabea nahiago dut.
Zein zaletasun dituzu?
Irakurtzea, eskulanak egitea eta bertsolaritza.
Zein duzu gustuko bertsolaria?
Herrikoa, noski: Andoni Egaña.
Liburu bat.
Julia Navarroren Dime quién soy.
Pelikula bat.
Aspaldian ez naiz zinera joan.
Musika talde bat.
Benito Lertxundi.
Abesti bat.
Itsasoari begira.
Itsasoaren falta sumatzen al duzu?
Bai, nahiz eta Urbiako egonaldiak indarberritu egiten nauen.
Janari bat.
Arraina.
Edari bat.
Sagardoa.
Goierriko txoko bat.
Urbia.
Amets bat?
Gaitasunak bukaera arte mantentzea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire alabak.
Gorroto duzuna.
Zurikeria.
Olaberriko alkatea bazina…
Nekazaritza babestu eta herritarrei Olaberriak paisaia eder hau baserritarroi esker duela irakatsiko nieke.
Olaberrian biziko ez bazina…
Zarautzen.