“Kontrola ez da maitasuna” aldarrikatu dute Beasainen
Beasainen iluntzean hasi dira Azaroaren 25eko, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguneko ekitaldiak. Berdintasun Foroak antolatuta, kontrola ez dela maitasuna aldarrikatzeko ekitaldia egin dute Loinazko San Martin plazaren azpian.
Lehenik eta behin, beltzez jantzitako eta aurpegia zuriz estalitako hainbat emakumek, herriko kaleak zeharkatu dituzte kartulinetan idatzitako mezuak zabalduz.
Plaza azpira hurbildutakoan, bertan zituzten emakumeekin egin dute bat, eta “
Mehatxatzen bazaitu, beretzat bakarrik nahi bazaitu, errespeturik ez badizu, insultatzen bazaitu, umilatzen bazaitu, arreta jarri. Adi! Kontatu!” mosaikoa osatu dute.
Ondoren, mahaietan eseri eta kontrola ez da maitasunaren inguruko hausnarketa egin dute.