Musika kalera ateratzeko eguna
Musikarien zaindariaren egunaren aitzakian, musika kalera aterako dute datozen egunetan. Goierrin 6 musika eskolek eta hainbat taldek antolatu dituzte ekintzakTradizioak hala dio. Santa Zezilia da musikarien zaindaria. Eta mundu osoko musikariek, egun ...
Musikarien zaindariaren egunaren aitzakian, musika kalera aterako dute datozen egunetan. Goierrin 6 musika eskolek eta hainbat taldek antolatu dituzte ekintzak

Idiazabal. Goierriko Musika Eskolak antolatuta, Musika kalean ekitaldia egingo dute. 17:30ean abiatuko dira musika eskolatik, eta kalejira egingo dute herrian.
- Ordizia. Musika Eskolako ikasleek Musikalean kalejira egingo dute, 19:30ean abiatuta.
- Segura. Tobera Musika Eskolak Santa Zezilia eguneko kontzertua eging du, 18:30ean, Foru Aldundiaren aterpetxean.
- Beasain. Herriko musika taldeek, musika kalera aterako dute. 18:00etan, Loinatz Musika Eskolako Banda eta txistulariak ariko dira plazan. Txokolatea ere izango da. 18:30ean, Zubimuzun, Garazi Zabaletak konposatu duen Hemen eta orain, Beasain abestia aurkeztuko dute. 19:30ean, musika eskolako koral eta instrumentuetako ikasleen saioa izango da, Igartzan.
- Lazkao. Lazkao Txiki Musika Eskolako ikasleek kontzertua egingo dute plazan, 17:00etan. Ondoren, kalejira eta emanaldiak herrian zehar. Eguna bukatzeko, txokolate jana, plazan.
- Legazpi. Doinua Musika Eskolako ikasleek kalejira egingo dute, 17:30ean hasita, herriguneko kaleetan.
- Mutiloa. Tobera Musika Eskolako txistu, trikiti eta pandero ikasleek kalejira egingo dute, 18:15ean, plazan hasita.
- Zumarraga. Secundino Esnaola musika eskolako ikasleek kalejira egingo dute, 17:30ean, Urretxu eta Zumarragako kaleetan.
- Legazpi. Herriko musika taldeek Santa Zezilia eguneko kontzertua eskainiko dute larunbatean, 20:00etan, parrokia elizan. Talde hauek parte hartuko dute: Santikutz Abesbatza, Goiz Deia txistulari taldea, Alaitasuna errondaila eta Legazpiko Musika Banda. .
- Legorreta. Santa Zezilia egunarekin batera, Neguko Festa ospatuko dute Legorretan. 18:30ean gaztaina jana egingo dute, eta 19:30ean, Elekun abesbatzaren emanaldia izango da.
- Ordizia. Herriko musika taldeek Santa Zezilia eguneko kontzertuak egingo dituzte. Ordiziako Txistulariek 13:00etan joko dute, plazan. Beti Argi bandak berriz, 19:30ean, toki berean.
- Urretxu. Secundino Esnaola musika eskolako Big Band-ak Santa Zezilia eguneko kontzertua egingo du, 18:30ean, Areizaga-Kalebarren plazan.
- Zumarraga. Herriko musika taldeek, Santa Zezilia eguneko saioak egingo dituzte. 11:30ean, Urretxuko eta Zumarragako musika baneden eta Iratzarri dultzaina taldearen kalejira. 18:00etan, txistulari elkarteen, trikitilarien eta Goiargi abesbatzaren kalejira. Ordu berean, Secundino Esnaola musika eskolako Big Band-a, Areizaga-Kalebarren plazan.