Ur maila «baxua» dute Goierriko hiru urtegiek: Barrendiola (Legazpi), Lareo (Ataun), eta Arriaran (Beasain). Udazken lehorra ari da izaten, eta eragin zuzena du ezinbestean urtegien egoerarekin.
Hiru urtegien oraingo betetze maila azken urteetako baxuenak dira.
Barrendiola urtegia, esaterako,
%65.57an beteta dago. Iaz, %72.93an zegoen.
Lareoko urtegiari dagokionez, iaz baino 20 puntu gutxiago ditu,
%53.36an. Beasaingo
Arriaran urtegia dago hiruetatik baxuenen. Erdia baino gutxiago dago beteta,
%44,20an, hain zuzen.
Baxu, ohikoaren barruan
Iñigo Elosegi Gipuzkoako Ur Kontsortzioko gerentea da. Bere hitzetan, egia da beste urteekin ald eratuz urtegien maila, batez beste, baxuagoa dela. Ideia bera baieztatzen du Arriarango plantako arduradunak. Hala ere, biak bat datoz, eta
egoera «ohikoa» dela azaldu dute. Ez daude larrituta. Beasaingo urtegiko arduradunak hala esan du: «urtegia ia erdiraino beteta dago, eta
ez da larritzeko modukoa, inondik ere». Badaki udazken eta uda beste urteetan baino lehorragoak izan direla, baina lasai nabari zaio. «Urtarrilean ur maila baxua izango bagenu, orduan larrituko nintzateke», adierazten du. Urritik aurrera urtegiak igotzen hasten direla adierazten du arduradunak, eta orain horren zain daudela.
Elosegik, bestalde, urtegien
indizeari egin dio aipamen. Indize horrek adierazten du urtegiak sortu zenetik zein joera izan duen, eta horren arabera ateratzen dira estatistikak. Esaterako, Lareoko urtegia «larrialdi» egoeran dagoela azaltzen du indizeak. Kontraesana sor dezake «larrialdi» hitz horrek, baina testuingurua hartu behar da kontuan. Izan ere, Lareoko urtegiak, garai batean, Beasain, Ordizia, Lazkao eta Ataungo herriei ematen zieten ura. Orain, ordea, ez da horrela: Ataun eta Lazkaoko herriek hartzen dute ura Lareotik. Beraz,
dagoen ur kopurua nahikoa da dauden biztanle kopuruarentzat.
Asteburuan, euria
Urtegien egoera aldatu egingo da, ordea, asteburu ondorenean. Izan ere,
Euskalmetek iragarri duenez
euria egingo du Goierrin. Goi mendietan elurra egingo duela ere iragarri dute. Elosegik adierazi du, normalean, lehenengo euriek ez dutela eragin handia izaten urtegien ur mailan, «euri zaparrada handia» egiten ez badu, behintzat. Hemendik aurrera euria egingo duela nabarmendu du, eta horrek bai izango duela eragina.
Larrialdi egoeretan
Urtegien maila asko jaitsiko balitz, neurriak hartuko lituzte Gipuzkoako Ur Kontsortzioak. Baina lehengo pausoa ez zen izango etxeetako ura moztea: «lehenengo neurria administrazio desberdinei gure egoeraren berri ematea izango zen, eta neurriak beraiekin hartuko genituzke», dio. Beraz, nahiz eta urtegien maila nahiko «baxua» izan, biztanleriak larritzeko arrazoirik ez duela adierazi du. Izan ere, dagoen urarekin dagoen biztanle kopurua hornitzeko adina ur badago