Gaztetxearen ‘26+3’ urtemuga ospatuko dute asteburuan
Ordiziako gaztetxearen urteurrena ospatzeko ekitaldiak egiten ari dira azaroan zehar, eta datorren hau izango da asteburu nagusia. Gaur, Rap Gaua egingo dute, 23:00etan hasita, Agresion Verbal, Artilleria Pesada eta Uno Porciento taldeekin.
Bihar berriz, paella txapelketa (12:00), bazkaria, hanka-tenis txapelketa (18:00) eta gauean, kontzertuak izango dituzte. 23:00etan hasita, Turbofuckers, Rabia Xabath eta Boost Boys taldeek joko dute.