Indarkeria matxistaz hausnartzeko Komiki Mundiala egingo dute bihar
Azaroaren 25ean emakumeen aurkako biolentziaren kontrako eguna dela eta, hainbat ekintza antolatu ditu Urola Garaiko mankomunitateak, Beldur Barik programaren barruan. Bihar, 10:30ean, Komiki Mundiala izeneko egitasmoan parte hartuko dute Urretxu-Zumarragako
Azaroaren 25ean emakumeen aurkako biolentziaren kontrako eguna dela eta, hainbat ekintza antolatu ditu Urola Garaiko mankomunitateak, Beldur Barik programaren barruan. Bihar, 10:30ean, Komiki Mundiala izeneko egitasmoan parte hartuko dute Urretxu-Zumarragako gazteek.
Argixao auzoko pasabidean elkartuko dira, eta denen artean horma irudi bat margotuko dute. Gazteen artean talde lana indartzea eta margotu bitartean indarkeria matxistaren inguruan hausnartzea dira egitasmoaren helburuak.
Asteazkenean elkarretaratzea
Azaroaren 25ean, berriz, elkarretaratzea egingo dute Areizaga Kalebarren plazan, 19:00etan, Biolentzia matxistarik gabeko bizitza askeak bizitzeko eskubidea lelopean.
Datorren asteartean aurkeztuko dituzte azaroaren 25aren inguruko ekintza gehiago.