Urretxuko Udalak karraskarien aurkako kanpaina hasiko du
Kanpaina asteartean hasiko da. Izurriteen kontrolaz arduratzen den enpresak karraskarien kopurua murrizteko ahalegina egingo du. Aldi berean, arratoien aurkako kanpaina bereziaren emaitzak hobetzeko asmoz, hondakinak bildu eta kaleak garbitzen dituzten
Kanpaina asteartean hasiko da. Izurriteen kontrolaz arduratzen den enpresak karraskarien kopurua murrizteko ahalegina egingo du. Aldi berean, arratoien aurkako kanpaina bereziaren emaitzak hobetzeko asmoz, hondakinak bildu eta kaleak garbitzen dituzten enpresei edukiontzien garbiketa eta horien ingurukoa bereziki zaintzeko eskatu diete. Udalak bizilagunen konpromisoa ere garrantzitsua dela gogoratu dute: zaborrak ateratzeko dauden ordutegiak errespetatu behar dituzte eta kaleko animaliei ez diete jaten eman behar. Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkie karraskarien berri ematen duten bizilagunei. Bizilagunek karraskariren bat ikusten dutenean, honako telefono zenbaki hauetako batera deitu behar dute: 943 038 083 edo 943 038 085.