Zegaman Santa Zezilia eguna ospatzeko abesbatzen kontzertua egingo dute
Aurten Ordiziako Urdanetako ahotsak taldea ere izango da
Bihar iluntzeko 20:00etan Zegamako San Martin elizan abesbatzen kontzertua izango da. Santa Zezilia eguna ospatzeko, musikarien zaindaria, herriko Orkatz Abesbatza taldeak emanaldia antolatu du eta bertara joateko aukera luzatu die herritarrei.
Herriko hiru abestaldeak arituko dira kantari: haur eta gaztetxoen Orkatz Txiki abesbatza, iaz sortutako Orkatz Gazteak abestaldea eta ahots nahasietako Orkatz Abesbatza. Orkatz Txiki taldean hasi diren abeslariei aurkezpena eta harrera egingo zaie. Aurten, bestalde, Ordiziako Urdanetako ahotsak taldea izango da gonbidatua. Horrela, bi abesbatzak elkarrekin abestuko dituzte zenbait kantu.