Gazteentzako sukaldaritza lehiaketa arrakastatsua
Atzo gazteentzako sukaldaritza lehiaketa egin zuten Urretxuko Ederrena pilotalekuan. DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek parte hartu zitem, lauko taldetan. 20 taldek eman zuten izena: Joxe Mari Iparragirre institutuko seik,
Atzo gazteentzako sukaldaritza lehiaketa egin zuten Urretxuko Ederrena pilotalekuan. DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek parte hartu zitem, lauko taldetan. 20 taldek eman zuten izena: Joxe Mari Iparragirre institutuko seik, La Salle-Legazpi ikastetxeko seik, Urretxu-Zumarraga ikastolako seik, kale heziketako programako batek eta Ibaiondo adin txikikoen zentroko beste batek. Lehen saria azken hauek irabazi zuten: Asier Anta, Marroua Soumati, Mohamed Wer Randy eta Jose Sanchezek. Bigarren saria La Salle-Legazpiko Maialen Aranburu, Ainhoa Zaldua, Karmele Zipitria eta Idoia Lanbarrik irabazi zuten.