«Gu kaleko eta tabernako trikitilariak gara eta Laja, berriz, erromeria girokoa»
Mikel Alustiza (Zumarraga, 1965) Zumarragako Trikitixako kidea da umetatik. Egun, bere osaba Migelekin eta bere lehengusu Keparekin jotzen du. Laja trikitilariarekin ere ...
Mikel Alustiza (Zumarraga, 1965) Zumarragako Trikitixako kidea da umetatik. Egun, bere osaba Migelekin eta bere lehengusu Keparekin jotzen du. Laja trikitilariarekin ere bai.
Zumarragako Trikitixaren eta Lajaren arteko aldeak?
Gu kaleko eta tabernako trikitilariak gara eta Laja, berriz, erromeria girokoa. Lajarekin jotzea oso aberasgarria izan da. Mundu honen beste alde bat ezagutu dut, agian profesionalagoa.
Zein da zure plaza kuttuna?
Antio Santa Ixabel egunean eta Aristerrazuko erromeria.
Gustuko trikitixa pieza?
Nire osabek 1957ko diskoan grabatu zuten edozein.
Zein zaletasun dituzu?
Mendira joatea.
Liburu bat.
Antxiñe Mendizabalek guri buruz idatzi zuena asko gustatu zitzaidan. Baita Andoni Salameroren Japonia ere. Bere eskutik poesia deskubritu dut.
Pelikula bat.
El nombre de la rosa.
Musika talde bat.
Gorka Knörr.
Abesti bat.
Oi ama Eskual Herri.
Janari bat.
Txuleta.
Edari bat.
Ardoa.
Goierriko txoko bat.
Antio.
Amets bat?
Zahartzarora ondo iristea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire alabak: Leire eta Mirene.
Gorroto duzuna.
Ez dut ezer gorroto.
Zumarragako alkatea bazina…
Industriari pisu gehiago ematen saiatuko nintzateke, lanpostuak sortzeko.
Zumarragan biziko ez bazina…
Legazpin. Izan ere, Legazpin bizi izan nintzen urte askoan.