Hiru goierritar Espainiako txapeldun gimnasia erritmikoan
Hiru atleta goierritarrek urrezko domina lortu dute Zaragozan jokatu den Espainiako Gimnasia Erritmiko Txapelketan. Taldeka jokatzen den lehia da, eta Tolosako klubarekin irabazi dute titulua, kadete mailan. Iaz ere lehen postua lortu zuten txapelketa horretan, horrenbestez, txapeldun titulua berretsi dute aurten.
Bost lagunek osatzen dute taldea: Joane Zugasti eta Iratxe Martin tolosarrek, Garazi Garmendia zaldibiarrak, eta Mireia Aldasoro eta Saroi Eskisabel ordiziarek.
Tolosako klubaren atzetik, beste talde euskaldun bat, Ipurua, izan da bigarren sailkatua. Podiuma berriz, Kanariar Irletako Orisela taldeak osatu du.