Sasieta Mankomunitateak eta Ecovidrio elkarteak elkarrekin jarriko dute martxan kanpaina hau jendea sentsibilizatzeko
Hondakinak ekiditeko Europako astea azaroaren 21etik 29ra da. Hori hizpide harturik,
Sasieta Mankomunitateak kanpaina bat burutuko du beirazko ontzi-hondakinen inguruko sentsibilizazioa bultzatzeko.
Ecovidrio beirazko ontzi-hondakinen gestioaz arduratzen den entitatearekin bat egingo duen kanpaina da. Sasieta Mankomunitateko hainbat herritan egingo da kanpaina hau.
Helburu nagusiak herritar gehiagok parte hartzea, beira hondakin kopuru handiagoa jasotzea eta jasotako beira hondakinen kalitatea hobetzea dira. Informazio puntuak Ahalik eta pertsona gehiengana iritsi nahi dute kanpaina honekin, eta horregatik informazio puntu batzuk antolatuko dituzte.
Ordutegia
goizeko 9:30etatik 12:30etara bitartean izango da.
- Asteartea, Azaroak 24, Beasaingo Barrendain plazan.
- Asteazkena, Azaroak 25, Ordiziako Nikolas Lekuona plazan.
- Ostirala, Azaroak 27, Legazpiko Euskal Herria plazan.
- Larunbata, Azaroak 28, Zumarragako udaletxe ondoko zubian, 10:30etatik 13:30etara.
Kanpaina informazio eta dinamizazioan oinarritzen da. Inguruko hezitzaileak izango dira eta gerturatzen direnei zalantzak argituko dizkie; esaterako, zer bota daitekeen edukiontzi berdera. Gainera, interesa agertu eta kanpaina honetan parte hartzen duten guztien artean bertako produktuez osatutako saski bat zozkatuko dute.
Sentiberatze ekintzak
Ordizian, Sasieta Mankomunitatearekin egingo den ekintzaz gain, Donostiako Kaleko Elkartasuna eta Kultura elkartearekin beste ekintza bat jarriko dute abian. Ostegunean izango da Plaza Nagusian.
«Kultura ez da hondakin bat» lelopean garbigunetik berreskuratutako liburu eta diskoak (biniloak ere bai) salduko dira, ohikoa baino merkeago. Goizeko
9:30etan hasi eta 14:00ak bitartean egongo dira.
Iglu moduko bat jarriko dute Ordizian informazio gune bezala.