Gipuzkoako XVII. Odolki Lehiaketa egingo dute bihar Ordizian
Harakinen gremioak eta Ordiziako Udalak antolatuta, Gipuzkoako XVII. Odolki Lehiaketa egingo dute bihar Ordizian. Asteazkeneroko azokarekin bat eginez, plazan izango da hitzordua, 11:00etan.
Epaimahaia Gipuzkoako hainbat jatetxetako sukaldari ezagunek osatuko dute. Tartean izango dira Roberto Ruiz (fronton), Aizpea Oihaneder (Xarma), Joxean Eizmendi (Ilarra), Eukene Navio (Castillo), Eneko Azurmendi (Lazkaoetxe), Ander Etxebeste (Oiangu), Imanol Gaztañaga (Zubibi) sukaldariak, Jose Antonio Mujika eta Juan Garmendia harakin ohiak, eta Sonia Tapia gastronomia arloko aholkularia.
Erakustaldia
Horrekin batera, Ordiziako Azokako 12 produktu, 12 hilabete egitasmoaren barruan, odolkiak egiteko prozesua bertatik bertara ikusteko aukera izango da, Juanita Murgiondo baserritarraren eskutik.