![Murumendi-300x225](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/07/743c1c6d07144cb880eff95f2639f4bb.jpg)
Suhar Arkeologia taldearen eskutik Murumendira bisita gidatua egingo dute igandean. Besteak beste, Mariren kobazuloa eta Larrarteko trikuharriak ikusteko eta ezagutzeko aukera izango da. 09:00etan, Barrendaindik Agortarano autobusez igoko dira parte hartzaileak. Beraz, antolaketa lana errazteko, aurrez izena ematea komeni da osteguna baino lehen. (
kultura@beasain.eus edo 943 02 80 65).