«Sirian arriskua oso-oso handia da, eta gero eta arriskutsuagoa izango da»
Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak 2015eko Euskal Kazetariak saria emango diote gaur Mikel Aiestaran kazetari beasaindarrari, Bilbon egingo duten ekitaldian. Pozez hartu du saria, batez ere, kazetaritza mundutik datorrela jakinda. Hona hemen Berria egunkariko Urtzi Urkizuk egin dion elkarrizketako pasarte batzuk:
“Freelance kazetaria naiz, eta bakarrik ibiltzen naiz. Baldintza txarrak ez ditut, badirelako urte batzuk talde berekin lanean ari naizena. Ekialde Hurbilean bortizkeria giro amaigabean mugitzen gara, eta Jerusalemen ere bai. Baina lasaiagoa da hemen egotea, Iraken edo Sirian egotea baino”.
“Sirian arriskua oso-oso handia da, eta gero eta arriskutsuagoa izango da. Zoritxarrez, oposizioko talde armatuek kontrolatzen duten esparrura ezinezkoa da joatea. Ez gara ongi etorriak ez gu ez hango kazetariak. Zulo beltza sortu da hor, eta pena handia ematen dit. Propaganda baino ez dugu jasotzen bai talde jihadisten aldetik bai inteligentzia zerbitzuen aldetik”.